Bihar ‘Erresistentzia arazo fisikoa da’ antzerkia taularatuko dute ere Gaztetxean.
Gaztetxeak eta Morborrek antolatuta, Transmaribibolloa jaialdia egingo dute gaur Arrasateko Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etan ‘Korropoteo’ batekin emango diote hasiera jaialdiari eta 21.00etan kontzertuaren ordua iritsiko da Zaunka Taldearekin. 23:00etan berriz, Albina Stardust eta Divina Comedia igoko dira eszenatokira. Ostean, pintxada kolektiboarekin jarraituko du gaua.
‘Erresistentzia arazo fisikoa da’
Arrasateko Gaztetxean ere, baina igandean, ‘Erresistentzia arazo fisikoa da’ antzerkia taularatuko da. Maite Aizpurua Olaizolak interpretatu eta zuzendutako antzerki-performancea da. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
