Duela ehun eta hogei urteko jauzia egiten dugu gaur, gizarte garapena ahalik eta aurrerakoiena izateko garai hartako ikuspegi industrial eta sozialak nondik ikusteko. Ez dakit ote zekiten aitzindari haiek zein nolako garrantzia izango zuen etorkizunean garraio sistemaren elektrifikazioak, baina badirudi euren apustua bide horretatik zihoala.