Tramiteak eta dolua aztertuko ditu Amaidoluak antolatutako hitzaldiak

0
437

Hizlaria Aizpea Mujika aditua izango dugu, eta hitzaldia datorren ostegunean izango da, otsailak 7, Kulturaten.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Amaidolua.

Hitzaldiaren izenburu osoa ondorengoa da: ‘Nola bizi ditugu egin beharreko tramiteak doluan gaudenean’.

Hizlaria Aizpea Mujika izango da, “bankako zuzendariordea, Gestalt Terapia, Dolua eta Trauma Egoeretan Masterra, IPIR (Instituto Duelo y Pérdidas) eta Verdini dantza taldeko kide”.

Hitzaldia martxoaren 7an izango da (osteguna) arratsaldeko 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

Antolatzailea Amaidolua elkartea dugu, eta laguntzaileak San Felipe Elkarlaguntza eta Arrasateko Udala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen