Argazkia: JMVM.
Argazkiko automobilari bost axola zion Nafarroa Etorbidea norabide bakarrekoa zen ala bikoa. Noski, 1963 genuen eta trafikoak artean ez zuen buruhausterik sortzen arrasatearrongan.
Argazkia: JMVM.
Argazkiko automobilari bost axola zion Nafarroa Etorbidea norabide bakarrekoa zen ala bikoa. Noski, 1963 genuen eta trafikoak artean ez zuen buruhausterik sortzen arrasatearrongan.
Gure amak kontatzen zigunez legeak ez zuen uzten trenbidetik hain gertu etxe bat eraikitzea, baina Zerrajerako kazikeek, gerrako irabazleak ziren eta, nahi zutena egiten zutenez Ofizinen eraikina bertan jasotzea erabaki zuten. Argi eta garbi ikusten da Nafarroako Etorbidearen ibilbide naturalean Ofizinen Eraikin hori oztopo bat dela, traba bat. San Andresetik Zaldibarrera eta Geltokira joateko bidea, trenbideatik oso gertu zegoenez arriskutsua zen oinezkoendako. Bildurra pasatzen genuen.
Ezdago dudatzerik hirigintza ikuspuntu sano batetik eraikin horren kokapena erabat desegokia zela.
1963an kotxeen trafiko arazo handirik ez zegoen, baina oinezkoendako Zerrajerako Ofizinen ostea ez zen bat ere atsegina.