Trafiko mozketa Santa Teresa-Agerre eta Galizia kaleetan, abenduaren 4an eta 5ean

0
472

Musakola eta Santa Teresa arteko igogailuetako lanak direla eta, datorren astelehen eta asteartean, hau da, abenduaren 4an eta 5ean, Agerre eta Santa Teresa kaleak moztuta egongo dira 08:00etatik 14:00ak arte.


Horrez gain, aipatu bi egun horietan Galizia kalea ere moztuta egongo da ibilgailuentzat 14:00etatik 18:00ak arte. Ondorioz, adierazitako ordutegietan ibilgailuek ezingo dute kale horietatik pasa. Itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko hesiak jarriko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen