Auto bat irauli egin da Altamiran gaur goizaldean

1
3515

Lehen hiru argazkiak: Herritar bat / Azken argazkia: Suhiltzaileak.

Gaur goizeko 06:15ak aldera maldan gora zihoan auto batek istripua izan du, Jose Luis Iñarrako kurbetako batean. Gidariak kurba ez du behar bezala hartu, autoa irauli egin da eta gutxienez edukiontzi baten aurka jo du. Zorionez ibilgailuko bidaiariek ez dute zauri larririk izan. Kalte materialak izan dituzte bai edukiontzi batek baita ibilgailuak ere. Ertzaintzak alkoholemiaren froga egin dio gidariari. Hortaz gain, Udaltzaingoa, Suhiltzaileak eta Anbulantzia ere bertaratu dira.

Iruzkin 1

  1. Oso kurba arriskutsua da, udaletxeak zerbait egin beharko luke. Edozeini gerta dakioke ezbeharra bertan. Animo eta ea azkar errekuperatzen diren!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen