Trafiko istripu bat gertatu da Altamirako aldapan

0
899

Atzo 20:30 aldera moto bateko gidariak istripua izan zuen Jose Luis Iñarra kaleko kurbetako batean.

Ondorioz, Udaltzaingoa eta osasun-zerbitzuak bertaratu egin ziren, eta printzipioz ez dirudi istripu oso larria izan zenik.

Ezbeharraren ondorioz ibilgailuaren olioa espaloiaren zati batera isuri zen, eta berau garbitzeko eta oinezkoek laprast ez egiteko, langileek zerrautsa jarri zuten olioaren gainean.

Oraingoz olioa eta zerrautsa bertan jarraitzen dute, eta gaur herritar batek eskatu du biak ala biak ken daitezela, oinezkoek balizko erorikorik izan ez dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen