Trafiko eragozpenak Makatzena kalean

0
440

Testua: Arrasateko Udala.

Azaroaren 4ean eta 7an Makatzena kaleko errepidea moztuta egongo da 08:00etatik 18:00etara, bertan garabi handi batekin lanean ibiliko baitira. Trafikoan eragin zuzena izango du obra horrek.  

  • Autobusak: Makatzenako beheko geltokia erabili ahal izango da eta ez goikoa. Autobusak bertan, geltokian,  emango dute buelta eta jaso eta utziko dituzte euren bidaiariak.
  • Makatzena goialdeko 3 garajeak ezingo dira erabili bertan garabia dagoen bitartean. Enpresakoek eurak arduratuko dira jabeekin egoera konpontzen.
  • Zabor bilketari ez dio eragingo 18:00etatik aurrera garabia bertatik kenduko dutelako.
  • Makatzena kaleko sarreran obrako langileak egongo dira trafikoa kudeatzen eta behar den seinalizazioa jartzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen