Tourreko porraren sariak banatu dituzte Hamalau tabernan

0
4624

Zerkaostetako Hamalau tabernak bigarren aldiz jarraian antolatu du Frantziako Tourreko porra, irabazlea MVDP izan da eta Sari banaketan, ohiko 10 sariez gain, 14. postua lortutako herritarrak ardo sorta jaso du opari.

Frantziako Tourra amaitu berri da eta Tadej Pogacar esloveniarra nagusitu da laugarrenez mailot horia eskuratuz. Tourrak eta txirrindularitzak Arrasaten ere badu jarraipena eta Hamalau tabernak bigarrenez ospatu du lasterketa honen baitako porra.

Porraren sari banaketa atzo arratsaldean egin zuten, tabernan bertan eta ehen saria MVDP-k irabazi du. Hona hemen sarien inguruko xehetasunak:

Lehen postua (bildutako diruaren %40, 2328€) MVDP:

Bigarren postua (bildutako diruaren %25, 1455€) Cositas 3:

Hirugarren postua (bildutako diruaren %12’5, 727,5€ ) LM10:

Laugarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Zabel 2:

Bosgarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Kamiñazpi 93:

Seigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Keplei:

Zazpigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Donkijote:

Zortzigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Irati:

Bederatzigarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Pigantxoli Hirugarrena:

Hamargarren postua (bildutako diruaren %2’5, 145,5€) Gamarrakoak 4:

Hamalaugarren postua (Hamalau tabernako ardo sorta) Elorza Beitia:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen