Tourrak oinezkoei eta gidariei eragingo dizkien eragozpenez ohartarazi du Udalak

0
2383


Uztailaren 1eko eguerdiko 14:00etatik aurrera debekatuta egongo da ibilgailua Tourraren ibilbidean aparkatuta izatea. Uztailaren 2an, Tourra iritsiko den egunean, errepideak goizeko 10:15ean itxiko dira, eta lasterketa eguerdiko 13:15 aldera iritsiko da. Tourraren ibilbidea (goiko mapan) oinezkoentzat ere moztuta egongo da “lasterketako antolakuntzak eta segurtasun sailak adierazten duten momentutik aurrera”.

Beheko testua: Udala / Mapa: Antolakuntza.

Uztailaren 1ean abiatuko da Frantziako Tourra Bilbotik eta egun bat geroago, uztailaren 2an, Arrasatera iritsiko da.

Arrasatera Gesalibar auzotik sartu eta Markuleteko biribilguneraino GI-2620 errepidetik etorriko da Tour-a gurera. Biribil horretan herriko kaleetan sartuko da Uribarri etorbidetik Udalako plazaraino, Zarugalde kale hartu eta Muxibarreko biribilgunea pasa ostean Otalora Lizentziatua kalea igaroko du. Maalako birbilgunean Gipuzkoa etorbidea hartuko du eta etorbide hori guztia igaro ostean San Isidro baseliza pasa eta gero GI-627 errepidea hartuko du lasterketak San Prudentziorako bidean.

Ordutegia

Goizaldetik lanean jardungo dute langileek prestaketa lanak egiten, Ibilbideak eskatzen dituen zehaztasunak eta beharrak asetzen. Antolakuntzaren presentzia goizeko 09:30etatik aurrera hasiko da.

Errepideak moztu egingo dira 10:15etan. Publizitate karabana 11:30etan igaroko da.

Lasterketa eta pelotoia 13:15etan. Ordutegiak orientatiboak dira era lasterketaren erritmoaren arabera alda daitezke.

Trafiko mozketak

Ibilbideak hartzen dituen kaleak trafikoari eta oinezkoei moztuta egongo da lasterketako antolakuntzak eta segurtasun sailak adierazten duten momentutik aurrera.

Horretaz gain beste bi kale guztiz moztu egingo dira: Martxoak 8 kalea eta Arrasate Pasealekua (Udala plazatik Gipuzkoako Foruen plazaraino).

Aparkalekuak

2023ko uztailaren 1eko eguerdiko 14:00etatik aurrera debekatu egingo da ibilbidean zehar aparkatzea eta aparkaturik dauden ibilgailuak eraman egingo dira honako kaleetan: Uribarri etorbidea (osoa), Zarugalde kalea (Udalako biribilgunetik Muxibarreko biribilguneraino), Otalora Lizentziatua kalea (osoa) eta Gipuzkoa Etorbidea (osoa).

Egun horietan aparkatzea gomendatzen diren kaleak: Loramendi kalea, Erguinarro kalea, Markuleteko zonalde industriala, Zubikoa kalea, Bidekurtzeta kalea, Osiñaga kalea eta Etxagibel notario kalea.

Bolondres bila

Tour Lagunak taldea osatzeko boluntarioak behar dira Arrasaten. Izen-emateak www.arrasate.eus -en egin behar dira. Izen-ematea banaka egiten da, eta bizi den udalerriaren ondoan eskatzen da non kokatu nahi duten, pertsona bakoitzari aukerarik onena eskaintzeko.

Plataforman, Tour Lagunak izateko baldintzei buruzko informazioa kontsulta daiteke. Beste edozein kontsultatarako, harremanetan jartzeko modu hauek daude:

tourlagunak@euskadi.eus, 625 709 994 edo 944 205 309.

Tour Lagunak taldearen parte izateko izena emateko epea ekainaren 11ra arte izango da. Arrasateko Udalak, bolondres taldearen osaketan kolaboratzaile, ekimenean parte hartzera animatzen ditu herritarrak.

Hainbat Gomendio

 Egun horietan aparkatzea gomendatzen diren kaleak: Loramendi kalea, Erguinarro kalea, Markuleteko zonalde industriala, Zubikoa kalea, Bidekurtzeta kalea, Osiñaga kalea, Etxagibel notario kalea,
 Egun horietan oporretan egon daitezkeen herritarrak euren ibilgailuak euren garajeetan edo aipaturiko kaleetan aparkatzea gomendatzen da.
 Ibilbidera denborarekin hurbildu.
 Egingo duen eguraldiarentzako arropa egokia erabili.
 Antolakuntzaren, erakundeen eta udaltzainen agindu eta gomendioak errespetatu eta bete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen