Irudiak: Tourra.
Estatu frantziarreko antolakuntzak gaur jakinarazi du Gasteiz-Donostia etapa gure udalerritik igaroko dela: Etapa Gasteiztik abiatuko da, Krutzetatik jaitsiko da, eta Aramaiotik igaro ostean, Arrasatera iritsiko da. Ondoren Oñatirantz joango da, Udana igotzeko. Helmuga Donostian izango da.
Arrasate igaroko duen etapa bigarrena izango da. Gaur aurkeztu dute lehen hiru etapen ibilbideak Bilbon.