Tomas Alzola, AGAren sortzaile eta UDAren lehen taldekoa, zendu da

0
1690

Aretxabaletako lehenbiziko futbol taldeko jokalari izan zen, eta Arrasaten Talleres AGA sortu zuen Goñi eta Ayesarekin batera. Tomas atzo zendu zen 100 urte zituela.

Argazkiak: Familia, UDA eta AGA.

Tomas Alzola Murua Aretxabaletan jaio zen, eta gaztaroan UDAren lehenbiziko futbol taldean jokatu zuen, 1946/47 denboraldian.

Arrasaten 1963an Talleres AGA sortu zuen Goñi eta Ayesarekin batera, eta hiru sortzaileen abizenetatik datorkio enpresari izena.

2022an, UDAren 75. urteurrenaren harira, klub aretxabaletarrak urrezko intsignia jarri zion Tomasi Arrasateko etxebizitzan.

Aipatzekoa da ere AGA enpresak, sarrailetako osagaiak ekoizten dituena, iaz 60. urteurrena ospatu zuela.

Tomas atzo, urtarrilaren 21ean zendu zen, 100 urte zituela. Bere aldeko beilaldia gaur, astelehena, zabalik izango da arratsaldez ere, 16:00etatik 18:30era.

Ondoren, bere aldeko hileta-elizkizuna San Joan Bataiatzailearen parrokian egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Besarkada bana senide eta lagunei, goian bego Tomas.

Eskela

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen