“Toledoko itunaren murrizketen aurrean: mobilizazioa” [Arrasateko Pentsionisten testua]

0
148

Argazkia: Arrasateko Pentsionistak.

Azken asteetan, Gizarte Segurantzako ministro Escrivá jaunaren erreformei buruz hitz egin dugu, Erreforma hoeriek 2021aren amaieran aplikatu nahi ditu, eta oso murrizketa gogorrak izango dira.

Gainera, Escrivá jaunak, azken batean Gobernu Progresistak, ez du betetzen Toledoko Itunaren Batzordearekin hartutako lehen konpromisoa, 12. gomendioan esaten baitu finantza-kostuak aztertu behar direla, bai eta kotizazio luzeko erretiro aurreratuaren kasuetan aplikatzen diren koefiziente murriztaileen ekitate aktuariala ete. Gobernuak konpromisoa hartu zuen hiru hilabeteko gehieneko epean erantzun bat emateko Itunaren Batzordeari.

Hiru hilabeteko epea otsailaren 19an bete zen. Duela bi aste Toledoko Itunaren Batzordea bildu zen, baina oraindik ez dago proposamenik. Eta kezkagarriena, Escrivá jaunari ez-betetze horri buruz galdetzen zaionean, zilegi iruditzen zaio esatea gai hori ez dagoela belehentasunen artean, eta 2022ra arte atzeratu du eztabaida.

Escrivá jaunak pentsiodunen kolektiboarekin (egungoa eta etorkizunekoarekin) eta Jaurlaritzak hori ontzat emanik, argi dago ez dela aintzat hartzekoa, ez dituztela hartutako konpromisoak beteko eta pentsiodunak gutxietsi egiten dituela.

Historian zehar, lorpenak eta konkistak mobilizazioaren bidez lortu ditugu, eta hori da bidea. Hiru urteko mobilizazioen ostean, lortutako konkistak arriskuan daude eta ez da urrats sendorik ematen pentsio publiko, duin, bidezko eta nahikoak bermatzeko. Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Pentsioak, Publikoak, Duinal, Bidezkoak eta Nahikoak lelopean. Ez murrizketarik ez pribatizaziorik, Herrietako eta Estatuko Erkidegoetako pentsiodunen beste elkarte eta plataforma batzuekin batera, bat etorri da maiatzaren 29an mobilizazio handi bat antolatzeko premiarekin, eta hala egin zen publiko joan den ostegunean, hilak 29an, Bilbon.

Maiatzaren 29an, mobilizazioa irekia izango da eta langile, Gazte eta eragile sozial eta sindikalek ere parte hartu ahal izango dute eurek dituzten urgentzia eta aldarrikapenak defenditzeko.

Mobilizazio partekatu handi bat, bi helburu nagusirekin; erekundeei, estatukoei zein autonomikoei, gure aldarrikapenak bermatzea eskatzea, eta indarrean dauden murrizketak eta inposatu nahi direnak bertan berehala erretiratzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen