Toki Argiko Juntak eskatu du kili-kolo dauden eserleku eta arbolak kentzeko

0
452

Santa Marinako adinekoen egoitzak ohartarazi du “terrazako bi zuhaitz lehortuta eta erortzeko arriskuan daudela, baita eserleku batzuk hondora joateko joera dutela ere”.

Toki Argiko Juntak azaldu du bertako hirugarren zuhaitza “sendo dagoela eta beraz arbola bere horretan mantentzeko eskatzen dugu”.

Juntako ordezkariek proposatzen dute, kili-kolo dauden zuhaitzak kenduz gero, “Toki Argin hazten ari garen limoiondo bat gutxienez bertan landatzea”.

Eserlekuei dagokienez, “hondora joateko joera izateaz gain, eseritako bi pertsonak elkarrekin hitz egiteko desegokiak dira. Terrazan badaude eserleku ugari eta beraz ez da gehiago jarri behar”.

Toki Argiko erabiltzaileak adineko pertsonak izaten dira, eta bertako Juntak eskatu du “arazoa lehenbailehen konpon dadila”. Udal-gobernuko ordezkaritza bat gaur bertan izan da Toki Argiko Juntako ordezkariekin arazoa aztertzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen