Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan margotuko den murala aukeratzeko parte-hartze prozesua zabaldu du Udalak

0
1206

Arrasateko Udalak Toki Argi Jubilatuen Etxeko plazan murala margotuko du, Pook arrasatear artista taldearekin elkarlanean:  Joana Manzizidor eta Lexuri Doyague. Ekimena prentsaurrean aurkeztu du Maitane Muñoz Goikoetxea Gizarte Ongizatea eta Gazteria zinegotziak, Elvita Renda, Enrique Reyes eta Ramon Hidalgo Toki-Argi batzordeko kideekin batera. Muñozek azaldu duenez, “espazio honi bizi berri bat emateko asmotan bultzatu dute ekimena, Udal Gobernuak estrategikotzat duen herriaren zaharberritzean ale txiki bat jarriz”. Iaz Pook-eko kideek beheko Ludotekako murala margotu zuten haurren laguntzarekin.

Mural hau, Toki Argi Jubilatuen etxea dagoen aurreko plazako paretan margotuko dute arrasatear artista ugarik. Hiru proposamen landu dira eta auzoak berak erabakiko du zein den gehien gustatzen zaion diseinua. Horretarako, bi kutxa jarriko ditu Udalak: bata toki Argi jubilatuen etxean bertan eta bestea, beheko liburutegian. Donestebe Portuko, Santa Teresa, Galizia, Agerre, Santa Marina kaleetako eta Obenerrekako eta Makatzenako bizilagunak bozkatu ahal izango dute. Ez da egongo adin-mugarik.

Jada zabalik da bozkatzeko epea eta martxoaren 26a bitarte izango dute aukera auzotarrek beren mural proposamen gustukoena aukeratzeko. Aurreikusita dago apirilaren 1, 2,3,4 eta 5ean burutzea margotze-lanak eguraldiaren laguntzarekin.  

1.aukera
2. aukera
3. aukera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen