Toki-Argi Jubilatuen Etxeak Lodosara eta Calahorrara txangoa antolatu du urriaren 22rako. Txangoak 35 euroko prezioa izango du, eta izena emateko azken eguna urriaren 14a izango da. Irteera goizeko 8:30ean izango da Zigarrolatik.
Goizean, Conservas Perón piper artisauan espezializatutako kontserba-lantegira joango dira, eta bertan ongietorri lunch bat izango da. Ondoren, Calahorran, XVI. mendeko eliza parrokiala bisitatuko da. Calahorran ere Erromanizazioaren Museoa eta herriaren erdigunea bisitatuko dira. Eguerdiko 14:30ean Venezia Ostatuan bazkaria izango da bingo sorpresa eta dantzaldiarekin.
OHARRAK:
Urriaren 4tik aurrera Toki-Argi Jubilatuen Etxea Gabonetako loteria saltzen hasiko da. Loteria jasotzeko azken eguna abenduaren 13a izango da.
Bazkide guztiek 2022. urteko kuota ordainduta izan behar dute.