Toc taldeak kontzertua eskainiko du Kooltur Ostegunean

0
122

Testua: Kooltur Ekintza.

Ostegun honetan, urtarrilak 19, Toc taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Toc Mungiako faktorian (Belako, Lukiek…) hazitako talde gaztea da, dagoeneko hiru disko grabatuta dituena.
90eko hamarkadako doinuak errebindikatzen dituzte intentsitate eta dramatismo handiz eta hanka bat daukate gaur egungo soinuetan ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen