Tiritirantesen ikuskizunak aho zabalik utzi ditu arrasatearrak

    0
    925

    Herriko plazan Disko festa ‘Dantzatzeko prest’ eta Ibai-Arteko Gabonetako otzaren banaketa izan dira.

    Tiritirantes zirko-antzerki konpainiak “Ulterior el Viaje” ikuskizuna aurkeztu du gaur arratsaldean Arrasaten. Kalejira honek aho zabalik utzi ditu haurrak eta helduak, egin dituzten akrobaziekin eta 5 metro baino gehiagoko pertsonai animatuekin.

    Hiru dragosauroek batez ere txikienen gozamena egin dute, eurekin elkarreraginean aritzera hurbildu baitira. Harrigarriak izan dira, halaber, Segundok, Ainek eta Koperniko irakasleak egindako akrobaziak. Kalejira Biterin hasi eta Herriko plazan amaitu da.

    Disko festa ‘Dantzatzeko prest’ eta Gabonetako otzaren banaketa

    Ez da arratsaldeko ekitaldi bakarra izan. Kalejiraren amaieran ‘Dantzatzeko prest’ Disko festaren txanda iritsi da. Haurrek, eta ez hain haurrek, abestiez gozatu dute eta dantzan hasi dira. Bitartean, Ibai-Artek Gabonetako saskiak banatu ditu bere bezeroen artean.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen