Tintura eta xarabe tailerra protagonista bertako produktuen azokan

0
873

Gaur goizean, hileko hirugarren zapatuan, bertako produktuen azoka egin da Seber Altube plazan. Gaurkoan, tintura eta xarabe tailerra izan da protagonista azokan Ekoudalatxen eskutik. Azokari dagokionez, tailerrez gain sasoiko eta bertako produktuak izan dira. Ohikoa den bezala, azokako bezeroen artean bertako produktuekin osotutako saski bat zozketatu da.

Formazion sendabelarrez egindako botikak egin dira, hain zuzen bi formatutan:

  1. Sistema immunea indartzeko tintura: Sistema immunea indartzen du, eztarriko infekzioak, narritadura, eztula eta hotzeria saihesteko eta tratatzeko.
  2. Jarabe naturala: Jatorri naturaleko osagaiak dituen xarabea, eztularen eta hotzeriaren sintomak arintzen dituena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen