Madrilgo hirukote hau Laura del Amo (gitarra eta ahotsa), Rita Dolores (baxua eta ahotsa) eta Supercarmenek (bateria eta ahotsa) osatzen dute.
Kartela: Antolakuntza.
Tamalez Neskatasuna talde nafarrak ezingo du jaialdian parte hartu, baina Tiburonak ordeztu egingo du.
Antolakuntzak talde madrildarretik azpimarratu ditu bere “riff kutsakorrak, izpiritu lehergarria, inolako estalkirik gabeko diskurtsoa eta lurrin sesenteroak, ondo dosifikatutako Latinoamerikako punkaren irmotasunarekin, dena garajearen azkartasunarekin nahastuta”.
2023an Madrilgo Rock Villa Lehiaketan lehen saria lortu zuten, eta besteak beste, Azkena Rocken arituak dira.
San Andresko Jai Batzordeak iradoki du “bere zuzenekoa esperimentatu behar duzula, ez zaitu epel utziko”.
Gogoan izan Figueras Fest maiatzaren 3an ospatuko dela, Gudari Plazan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera.




