Thierry Biscaryk txalo aunitz lortu ditu Bedoñako Jaietako kontzertuan

0
1379

Anhauze herriko (Behe Nafarroa) abeslari eta musikariak hainbat kantu ‘a capella’ abestu ditu kontzertuan, eta ikus-entzuleek berarekin abestea lortu du.

Aitzina egiten ari dira Bedoñako Jaiak, eta gaur eguerdian kontzertu berezia izan da Santa Eulalia elizan.

Bedoñako lagun aunitzek eliza bete dute, Thierry Biscaryren emanaldia ikus-entzuteko. Lagun hau, besteak beste, Kalakan taldeko kide dugu.

Kanta ugari partekatu ditu, besteak beste, Indiara eta Donejakue Bidean egindako bidaietako esperientzietan oinarriturik.

Ikus-entzuleek gustura jarraitu dute emanaldia, eta Biscaryk lortu du publikoak abestea, txalo egitea eta hatzamarrekin kriskitin egitea.

Gainera, emanaldiaren azken zatian bi sorkuntza propio berri eskaini ditu, eta publikoaren txalo beroak lortu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen