‘There is no place like space’ antzezlanak Kulturate bete du

0
229

Kids&Us-ek “There in no place like space” antzerkia eskaini du Kulturateko Areto Nagusian. Saioa, 3 eta 7 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta egon da eta astronauta izatea amets duen neskato baten istorioa da antzezlanaren ardatza. Haurrek gogotsu parte hartu dute kontakizunean, oso ekintza erakargarri eta dibertigarria izan da. Gainera, abestiez eta dantzaz gozatu ahal izan dute, eta giro ederra sortu da denen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen