Ostegun honetan, maiatzak 26, The Northagirres taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan.
The Northagirres Urretxu-Zumarragatik datorren boskotea da, ezinbestez The Hot Dogs! taldearen errautsetatik aspaldi sortua.
Lau disko luze dauzka taldeak eta esperientzia soberan bizkar gainean. Hastapenetan folka eta rock-and-rolla batzeko saiakera egin bazuten ere, rock-and-roll pisutsu eta heldua da gaur egungo emaitza, lotsagabetik, klasikotik eta maisutasunetik barra-barra daukana, eta zuzeneko irmoak eskaintzen dituena.