The Cherry Boppers meet Patricia Reckless ariko da Kooltur Ostegunetan

0
229

Ostegun honetan, apirilak 11, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Bideoa: Brixton Records.

Bueltan da 2004an sortutako The Cherry Boppers taldea atsedenaldi luze baten ostean, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless izenpean. 

Talde hau erreferentea da Estatuan musika afroamerikar erritmoak berreskuratzen; hala nola, soul klasikoa, funk dantzagarria, jazz urbano eta r&b autentikoaren entsalada bizia.

Ibilbide luzeko Patricia Reckless abeslari kementsuarekin batera disko berria grabatu du 20 urteko eskarmentua daukan taldeak. Diskoa indartsua eta dantzagarria da erabat eta, adi! haien zuzenekoei!

Arrasaten izango dira baxu, bateria, teklatu, gitarra, perkusio afrolatino, bi haize instrumentu eta Patricia Reckless ahotsean.

https://www.facebook.com/thecherryboppers/?locale=es_ES

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen