The Casanovas taldeak irekiko du Kooltur Ostegunak ekimenaren denboraldi berria

0
269

Dagoeneko hastera goaz Kooltur Ostegunen denboraldi berri bat. Hasteko bihar, osteguna, The Casanovas taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan.

Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia: The Casanovas.

The Casanovas Melbourneko (Australia) hirukotea da, 1999tik indarrean dagoena. Bere zainetan daramatza urruneko lur horietako rock-and-roll izerditsu eta soinu kiribildua; eta, jakina, talde aussi handiez gain, bere soinuan presente dago Powder Monkeys eta Sewergrooves-en arrastoa. Are gehiago, azken diskoetan hard-rock-eruntz ere egin du taldeak bidea. Pandemia erdian ‘Reptilian Overlord’ izeneko lan luzea kaleratu ostean, eta etenaldi luze honen ostean, Europan jendaurrean aurkezteko gogoz datoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen