Bi arrasatearren ‘Testigantzak’ ere jaso ditu Emeek Emana Intxorta 1937k

0
683

EMEEK EMANA Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Mauro Saravia argazkilariak garatutako proiektua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua.

Testua eta argazkiak: Intxorta 1937.

53 lekukotasuneko bilduma honetan, 1936tik aurrera ematen den testuinguru historikoan emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Bertan azaltzen dira bataila eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizi iraupenerako estrategien inguruko narrazio eta bizipenak, emakumezkoaren ikuspegitik antolatutako egitura sozialerako planteamendu, borroka eta aktibismoaz batera.

Historiako orrietan isilaraziak izan diren ahotsak entzunarazi nahi ditugu, emakumeen memoria kolektiboa berreskuratuz eta zabalduz, historia komun, parekide eta inklusibo baten atal bat izan dadin memoria hori.

Bakerako, berdintasunerako, kulturarterako, herritarrentzako edota giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak, memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du eta lan honek emakumeen bizipenak aitortu behar ditu narrazio kolektiboaren baitan kokatuz.

Bertan, 4 debagoiendar agertzen dira: Elixabete Galarza Zulueta, oñatiarra; Felisa Iturricastillo Askasibar, elgetarra; Juana Uranga Mandaluniz eta Libe Bengoa Eraña arrasatearrrak.

intxorta.org/eu/testigantzak/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen