Terrazen Ordenantzarako testuak 22 alegazio jaso ditu, eta eraldatuta onartu du Udalbatzak

0
2526

Ordenantzak arautuko ditu ostalaritzako terrazak eta komertzioen kanpoaldeko elementuak. Udalbatzak iaz behin-behinean onartu zuen testua, eta jendaurrean jarri zuen. Epe horretan aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ditu Udalak, eta testuan “funtsezko aldaketak” egin ditu. Horregatik testu eraldatua ere hasiera batean onartu behar izan da Udalbatzarrean. Udalak jendaurreko beste epe bat irekiko du aurki.

Argazkia: MB artxiboa / Bideoa: Udala.

Ordenantzak erabilera publikodun espazioaren erabilera arautuko du, hain zuzen, ostalaritzako terrazei eta denden kaleko postuei dagokienez.

Horretarako, 2025eko abenduaren 9an Osoko Bilkurak onartu egin zuen ordenantzarako testua, hasiera batean.

Ondoren, Udalak agiria jendaurrean jarri zuen kontsultagai, eta epe horretan 22 alegazio aurkeztu ziren.

Horiek aztertu ondoren, Udalak “funtsezko aldaketak” egin ditu testuan. Alkateak atzoko Osoko Bilkuran adierazi zuen udal-teknikariek ere aldaketen garrantzia azaldu zutela.

Garrantzia ikusirik, testu eraldatua Udalbatzarrari aurkeztu zitzaion atzo, eta testu berritu hau hasiera batean onartu zen, aho batez.

Horrela, testu berritua jendaurrean jarriko da aztergai, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratuko duen egunetik hasita, eta 30 eguneko epean.

Udalak iragarri du, jendaurreko erakustaldi horretan alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantzarako testua onartutzat emango litzatekeela, Udalbatzarrak akordiorik hartzeko premia gabe.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen