Terrazen ordenantza, pentsiodunen mozioa,… aztertuko dira Plenoan

0
520

Ohiko bilkura bihar egingo da (abenduak 5) arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Hona hemen udalbatzarreko gaiak.

Irudia: Udala, artxibokoa.

1.- 2023ko azaroaren 7ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.

2.- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza: Bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamendua aldatzeko hasierako onarpena.

3.- Biteri eta Laubideko aparkaleku-gunea ustiatzeko administrazio-emakidari dagokion 2024 ekitaldirako tarifak finkatzea.

4.- 2023ko Araudi Plana aldatzeko proposamena: Bide publikoa terrazekin eta bestelako instalazioekin okupatzea arautuko duen ordenantza berria sortzea.

5.- Galdaragin lanpostuen balorazioa berrikusteko prozesuan gertatutako akatsa zuzentzea.

6.- Presentzia kontroleko sistemaren kontratuaren 1. luzapena.

7.- 2024ko ordenantza fiskalen behin betiko onespena.

8.- 2020-2023 epealdirako Arrasateko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 9. aldaketa onartzeko proposamena.

9.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.

10.-“Alfontso VIII kalea Arrasateko kale-izendegitik kentzeko mozioa”, Zuztarrak Errotuz kultura taldeak aurkeztutakoa.

11.- “Pentsiodun guztiek gutxienez 1.080 euroko diru-sarrerak izatea bermatzea, 14 ordainsaritan mozioa”, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutakoa.

12.- “Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa”, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa.

13.- Galderak eta eskaerak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen