Terraza berotzeko, eta Covid-aren aurka, estufa jarri du Urrin Tabernak

0
1810

“Bezeroek eskertzen dutela” baieztatu digu Uribarriko taberna honetako arduradun batek. Berogailua jartzeko, “terraza jartzeko egin genuen bezala, Udalari baimena eskatu genion, eta baietz erantzun zigun”.

Arrasateko ostalaritzak Covid-aren testuingurura moldatzeko ahaleginetan jarraitzen du. Horren adibide izan dira terrazarik ez zuten tabernek terraza jartzea.

Uribarri auzoko Urrin Taberna horren adibide bat da, eta beste aurrerapauso bat eman du orain gutxi: “Udaleko Hirigintza Sailari eskatu genion terrazan berogailua jarri ahal izatea”.

“Hirigintza Sailak erantzun zigun berogailua jar dezakegula, goragoko araudi batek galarazi ezean”. Arrasateko beste taberna batek duela gutxi beste berogailu bat jarri du, “baina araudiak ez du estufa modelo hori onartzen”.

Urrin Tabernak negozioa berrireki ahal izan duenean martxan jarri du berogailua, eta “bezeroek esan digute gustura daudela estufarekin”. Hirietan halako berogailuak oso ugariak dira. Ostalariek jarraitzen dute kinka larrira ahal duten bezala egokitzen, “Ostalaritza aurrera!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen