Gabonetan Arrasaten 22 graduko gehieneko tenperatura izan ondoren, Euskalmetek jakinarazi duenez, gaur goizaldean termometroa -0,5 ºC-ra jaitsi da. Gaurko aurreikusitako tenperatura maximoa 7 ºC-koa da, eta eguna eguzkitsua izatea espero da. Errege Egunaz gozatzera kalera ateratzen direnek berokia jantzi beharko dute.