Tenis, padel eta squasheko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AKE Tenisek uztailean

0
1954

Arrasateko uda garaiko eskaintza oparoaren barruan, padel, tenis eta squash ikastaro trinkoak eskainiko ditu Arrasate Kirol Elkarteak uztailean zehar.

Ikastaro hauek, 14-18 urte tarteko gazteei eta hortik gorako helduei zuzenduta daude eta ekainaren 29tik uztailaren 17ra luzatuko dira, ordutegi desberdinetan, hastapen eta hobekuntza mailetan.

Izen ematea zabalik dago iada, ekainaren 12ra arte edo aurreikusitako plazak bete arte. Interesatuek karteleko QR-a eskaneatu eta bertatik egin ahal izango dute. Hala ere, edozein zalantzetarako ake.tenis@gmail.com helbidera ere idatz dezakete, informazio gehiago eskuratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen