Telleria labea, Uribe zubia eta Barrenatxo AZErekin bisitatu dituzte gaur

0
976

Bisita gidatua Arrasate Zientzia Elkarteko lagunek gidatuko dute. Bisitarako plaza guztiak bete dira.

Gaurko bisita gidatuan, Barrenatxotik bueltan, Uribarriko elizaren inguruko datu gehiago azalduko dituzte AZEko lagunek, baita ezagutza ugari ibilbidean zehar ere. Bisita gidatu hau kokatzen da Ondarearen Europako Jardunaldien Gipuzkoako egitarauaren baitan. Arrasate Zientzia Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatu dute.

Bisita Arimazubi plazan hasi da goizeko 10:00etan, eta parte-hartzaileek Iturripera bertaratu dira, leku horrek ere eduki badaukalako bere historia. Izan ere Olandixo inguruan bazegoen iturburu bat, orain Loramendi kalean dagoenetik gorago, eta horregatik leku horri ‘Iturripe’ deitzen zaio. 1945ean Iturripeko zelaia inauguratu zen, eta izen horrekin bataiatu zuten.

Ondoren, Uribe zubi historikora bertaratu dira, Alecop ondoan dagoen harrizko zubira, XVI. mende ingurukoa. Jaurlaritzak iragarri duenez, zubi hori eraitsi egingo da, Mondragon Unibertsitateak inguru horretan duen egitasmoa gauzatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen