Argazkia: Biba zuek-eitb / Beheko testua: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak teknologia berrien inguruan gurasoentzako bi hitzaldi antolatu ditu, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.
- Maiatzak 27, euskaraz
- Maiatzak 28, gazteleraz
Hitzaldiak 18:00etan izango dira, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, Orain prebentzioa elkarteko Mikel Cerezo gizarte hezitzailearen eskutik.
Bertan honako edukiak landuko dira:
- Gure seme-alabak sarean zertan ari diren eta zein arrisku topa ditzaketen
- Aisia-denborak seme-alabekin partekatzearen onurak
- Erabilera arduratsuan trebatu eta egoera larriei aurre egiteko baliabideak
Izen-ematea:
- BAZ 943 25 20 00
- Izenemateak.arrasate.eus




