Teknikoki hobetzeko Ointxek udako campusaren izen-ematea ireki du

0
1478

Gaur klubak hedabideei jakitera eman die campusa ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean egingo dela.

Argazkia: Ointxe, artxibokoa.

Halaber azpimarratu du campus hau “Euskadiko saskibaloi prestakuntza-jarduera garrantzitsuenetako bat” dela.

Ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitartean eramango da aurrera, hau da, 4 aste iraungo du, kontuan hartuz ekainaren 24a jaieguna izango dela.

Musakola kiroldegian garatuko dira jarduerak goizeko 9:30etik eguerdiko 13:30era, ingelesez Game Time 25′ deitutako campusa.

Antolakuntzak iragarri du “kantxan zuzendutako entrenamenduen eta jardueren plan zehatz bat eskainiko duela, parte-hartzaile guztien ikaskuntza eta hobekuntza teknikorako”.

Campusa ahal duten “haur eta gazteei zuzenduta dago, maila guztietarako egokitutako programarekin. Goi mailako eta errendimendurako teknifikazio plangintza. Aisialdi, partaidetza eta jokuaren ezagutza bideratutako programazioa ere”.

Izena emateko bidali emaila izen-abizenekin eta jaiotze datarekin kirolzuzendaria@ointxe.eus helbidera.

Zalantzak argitzeko mugikorra: 653 01 48 60. Adi, “plaza mugatuak dira eta eskaintzak betetzean izen-ematea itxiko da”.

Informazio gehiago, Ointxeren Instagramean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen