Te dastatzea eta hitzaldia egin dira Arrasateko emakume sahararren eskutik

0
585

Argazkiak: Arrasateko Udala.

Martxoaren 8ko egitarauaren baitan, bi ekitaldiak Kulturateko areto nagusian ospatu ziren arratsaldean.

Arrasateko emakume sahararrek tea hartzeko gonbidapen irekia egina zuten, eta hitzaldiaren izenburua ”Emakume sahararren borroka” izan zen.

Ordezkari-lanetan Fatma Galia Mohamed Salem aritu zen, besteak beste, eta zenbait herrikidek ere ekitaldian parte hartu zuten, tartean zenbait udal-ordezkarik:

Maider Morras Azpiazu alkateak, Eva Abuin Bideburu Feminismo eta LGTBI+ zinegotziak, eta Jasone Giraldo Menendez Bizikidetza eta Ongizate zinegotziak. Ekitaldien ostean, talde argazkia egin zuten eta Martxoaren 8ko manifestazioan parte hartzera bertaratu ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen