Testua: Arrasateko Udala.
Datorren martxoaren 1etik aurrera, taxiaren gaueko guardia zerbitzuak aldaketak izango ditu. Aurrerantzean, zerbitzuaren eskaerak Udalak emandako telefono-zenbaki batean egingo dira zuzenean, eta zenbaki hori taxilariek berek kudeatuko dute. Telefono-zenbaki berria 688 655 908 da.
Guardia-zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da: 23:30/05:30. El horario del servicio de guardia será el siguiente: 23:30/05:30. Ordutegi horrek salbuespen bat izango du Eskualdeko Ospitalera joateko edo bertatik irteteko eskatzen diren zerbitzuetan; horietarako, orain arte indarrean zegoen ordutegiari eutsiko zaio: 22:00/08:00.
Taxiaren gremioaren eta Udalaren artean adostutako sistema berri hori behin-behinekoa izango da, hasieran 6 hilabeteko iraupena izango du, eta, ondoren, funtzionamendua aztertuko da, eta zerbitzua arintzeko eta hobetzeko helburuarekin ezarriko da.