Tatta eta Malakiasek Urteko Abesti Onenaren Saria lortu dute Gaztean

0
652

‘Zure atzetik’ kantua saritu du hedabideak, eta Tatta abeslari arrasatearrak sari banaketan ‘Fane’ kantari herrikidearekin batera ‘Sin preocuparme’ eskaini dute.

Gaztea Sariak banatu dira aste honetan, eta saria jasotzean Tattak batez ere eskerrak eman dizkie “familiari, lagunei eta musika egiten dugun danoi”.

Era berean, gala honetan bere lehen diskoko ‘Sin Preocuparme’ abestia eskaini du Fanerekin batera, goiko bideoak erakusten duen bezala.

Izan ere, sortzaile hau ‘Martin’ izeneko diskoa aurkezten hasia da, eta martxo eta apirilerako kontzertu hauek iragarri ditu:

  • Martxoaren 30ean Madrilgo Sala Clamores-en
  • Apirilaren 13an Zeid Fest-an, Barakaldoko BECen
  • Apirilaren 18an Gasteizko Jimmy Jazzen
  • Apirilaren 26an Iruñeko Totem Aretoan, Duplarekin batera
  • Apirilaren 27an Donostiako DabaDaban

Zuzeneko hauek Tatta & Denso Room Tour 2024koak dira, eta Etxepe eta Mutiko ere bidaide izango dituzte. Zorionak denoi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen