Tatta & Densok jai bihurtu dute Monterron parkea Egurhotzan

0
1658

Jon García del Val gitarristarekin batera, ‘Martin’ diskoaren abestiak eskaini dituzte, besteak beste, publikoaren gozamenerako. Zenbait lagunekin batera Maritxu Kajoi abestiaren bertsio bat ere eskaini dute.

Abeslari eta ekoizle arrasatearrek estilo ezberdinetako kantuak jendarteratu dituzte, eta ikus-entzuleek kantuka, saltoka, txaloka, mobilen argiekin,… erantzun dute.

Eurekin batera, hirukoa osatuz, Jon García del Val gitarra irakasle arrasatearra aritu da, eta kolaboratzaileak ere eszenatokira igo dira, lagun giroan.

Abestien artean Maritxu Kajoiren ohiko abestiaren bertsio berri bat eskaini dute, baita ‘Sin preocuparme’ ezaguna ere. Hona hemen kontzertuko hainbat une:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen