‘Tasioren Cuba’ erakusketa irekiko du Arrasateko Ezker Kultur Guneak

0
1095

Esposizioak irlaren inguruko 15 bineta jasotzen ditu, Tasiok azken 10 urteetan eginak. Erakusketak bihar irekiko ditu ateak, baina bisitatu ahal izateko aurrez hitzordua eskatu behar da.

Beheko testua: Ezker Kultur Gunea / Irudiak: Tasio.

Tasiok 1988tik bineta-egile jardun du hainbat egunkari eta aldizkaritan. 1991tik bere itxiera arte Egin-en bere marrazkiak argitaratu zituen, baita ondoren Euskadi Información-en ere. 1999tik, Gara argitaratzen hasi zen urtetik, bere tira komikoak bertan sinatu ditu iaz arte. Horretaz gain hilabetero edota 15 egunean behin aldizkari batzuekin kolaboratu izan du, betiere umore klabean, eta horren adibide dugu Euskadi-Cuba elkartearekiko elkarlana. Bere agerkari Cubainformación-ekin ere gauza bera egin du. Horietan oinarriturik, erakusketa hau antolatu dugu.

Tasioaren Cuba

Erakusketa honek Kubaren inguruko 15 bineta jasotzen ditu, Tasiok azken 10 urteetan egindakoak. Bineta hauek jatorrian Cubainformación egunkarian argitaratu zituen, irlaren aurkako eraso mediatikoa umoretsu azalduz, baita kubatar herriaren erresistentzia gaitasuna ere.

Erakusketan Kubaren iragan hurbila islatzen da, ikuspuntu partikular batetik, errespetuz eta internazionalismotik, kobertura mediatiko hegemonikoan hain arrotzak direnak.

Esposizio hau ikusgai eta gozagai izango da Arrasateko Ezker Kultur Gunearen lokalean (Aldai kalea, 9 behea) abenduaren 9tik 31ra, astelehenetik ostegunera, eta betiere aurretiazko hitzorduarekin. Hartara, email bat bidali ezkerkulturgunea@gmail.com helbidera. Bisitak banan-banakoak izango dira guztiz, eta osasun-neurri guztiak hartuko dira: tenperaturaren neurketa, gel hidroalkoholikoa,…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen