Tasa 8.640an dago, ostegunetik igandera 304 positibo izanda

0
794

Arrasatek ostegunera arte 8.549ko tasa zuen, eta beraz intzidentziak azken egunetan gora egin du. Gure udalerriak gune gorrian jarraitzen du. Ostegunean 42 positibo atzeman ziren bertan, 120 ostiralean, 97 larunbatean eta 45 domekan.

Eskualdeko beste udalerrietako positibo kopuruak ondorengoak izan dira: Aretxabaletan 104 (tasa 8.940), Eskoriatzan 47 (tasa 7.262), Bergaran 313 (tasa 9.829), Oñatin 150 (tasa 9.234), Aramaion 11 (tasa 8.108), Elgetan 16 (tasa 8.134), Antzuolan 28 (tasa 10.830) eta Leintz-Gatzagan 4 (tasa 4.700).

Kontuan hartzekoa da Osasun Sailak gaur iragarri duela hemendik aurrera ez dituela zenbatuko farmazietako testetako positiboak kasu larriak ez direnean eta kolektibo zaurgarrietako pertsonek positibo emango dutenean.

“Hemendik aurrera, farmazia-proba batean positibo ematen duen pertsona bat etxean isolatu behar da, COVID izateko probabilitate handiagatik. Jakina, sintomek okerrera egiten badute, lehen mailako arretak artatuko du. Baja bat kudeatzeko pertsonak baieztapena behar badu, webguneko formularioa bete behar da, botikako testari buruzkoa, positiboa dela baieztatzeko”.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen