Tasa 59,83ra igo da iraileko 1. astean 11 positibo zenbatuta

0
253

Argazkia: MB artxiboa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, aurreko astean 11 positibo berri atzeman ziren Arrasaten, eta tasa 59,83ra igo da.

Debagoienako beste udalerriei dagokienez, Bergaran 5 positibo atzeman dira (54,04), 1 gehiago Eskoriatzan (24,21), eta azkenik 8 Oñatin (123,16). Antzuolan (0), Aramaion (66,89), Aretxabaletan (14,05), Elgetan (89,21) eta Leintz Gatzagan (0) ez da positibo berririk atzeman.

Gaurko buletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen