Tasa 470,97koa da Arrasaten, asteazkenean eta ostegunean 26 positibo atzeman ostean

0
1096

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, tasa 470,97koa da Arrasaten, asteazkenean eta ostegunean 26 positibo atzeman ostean. Asteazkenean 14 kasu berri atzeman zituzten, eta ostegunean 12. Joera horri eutsiz gero, eta asteartean 400etik gora jarraituz gero, herria perimetroan itxita geratuko litzateke.

Debagoienari dagokionez, beste 22 kasu atzeman dira: 1 Antzuolan (137,68), 8 Aretxabaletan (169,49), 7 Bergaran (339,19), 2 Eskoriatzan (73,12) eta 4 Oñatin (348,80). 0ko tasa duen herri bakarra Aramaio da.

Gaurko boletina

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen