Tasa 3124,72-ra igo da, ostegunetik igandera 284 positibo izan dira

9
2477
Positive test result by using rapid test device for COVID-19 virus, novel coronavirus 2019 found in Wuhan, China

Arrasatek gune gorrian jarraitzen du. Astelehen hontan tasa 3124,72-ra igo da. Ostegunean 84 positibo atzeman zituzten, 62 ostiralean, 53 larunbatean eta 85 igandean.

Eskualdeko beste udalerrietan guztira ondoko positibo kopuruak izan dira eguenetik domekara: Aretxabaletan 105 (tasa 3.276,84) , Bergaran 145 (tasa 2.666), Oñatin 259 (tasa 6.103), Antzuolan 27 (tasa 2.156), Eskoriatzan 53 (tasa 3.241), Elgetan 14 (tasa 4.420), Aramaion 15 (tasa 2.837) eta Leintz Gatzagan 5 (tasa 4.273).

Lehendakariak LABIren Aholku Batzordea bilduko du astearte honetan COVID-19aren aurkako neurri berriak hartzeko. Hala baieztatu du Lehendakaritzak gaur eguerdian, ohar labur batean.

Aurreikuspenen arabera, sakoneko neurriak hartuko dira urtearen amaierarako, seigarren olatuaren aurrerapen geldiezina gertatu eta gero (ia 5.000 kutsatu egunero). Neurriak EHAAn argitaratu ondoren sartuko dira indarrean, asteazkenean ziurrenik, Jaurlaritzak adierazi duenez.

9 IRUZKIN

  1. Inoizko tasarik altuena eta galdera bat burura…
    Zeinek izan du buru edo hanka gutxien azken aste- hilabete hauetan:
    a)Festarik festa ibili den txertatu batek.
    b)Festarik ez duen egin ez-txertatu batek.
    c)Covid pasaportea ezarri duenak.

  2. d) Festarik festa ibili den txertatu bako batek

    Edo txertatu bakoak ez dira parrandan ibili?
    ostra, iguel autokarabanaz fan die askatasun bila.

  3. Agian diagnostiko frogaren eraginkortasunari begiratu beharko genioke …
    birus selektiboa, bakarrik jaietan

    SANITARIO, mediku eta erizain GUZTIEI:

    ” Aginduak bakarrik jarraitzen nituen ” EZ da defentsa juridiko bat

    GERRA KRIMENEN ERANTZUKIZUN EPAIKAERA JOAN ZAITEZKE
    ZURE BETEBEHARRA DA GAIXOARI INFORMATZEA
    1. TXERTOA ESPERIMENTALA DA:
    saiakuntza batean parte hartzen duzun paziente gisa.

    2. EZ DU IMMUNITATEAREN BERMEA ESKAINTZEN 3. ERE GAIXOTASUNA KONTRATU ETA ZABALDU DEZAKEZU (inor ez dadin gure gobernuaren nahitaezko neurrietatik salbuetsiko)

    3. TXERTOEN EDO HERIOTZAK KALTEAK
    Medikuek eta zientzialariek ez dakite epe luzera ekarriko duten kaltea. Azterketak egin ez direnez, zalantza izanez gero, kontsultatu UNESCOREN BIOETIKA ETA GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO ADIERAZPEN UNIBERTSALA

    • Bai ikusten da zuri gehixau importa jatzula zapatutan edaten eta orroka ibiltzia tabernetan, gizartian osasun segurtasuna baiño.

      • Eztauketzu ideik ere nire egoera pertsonalari dagokionez, bestalde,
        ezin naz tabernetan sartu zuen arrazakeriagatik hori bai, zuen artean kutsatzen jarraituko zarete , arazoa zuena da.

        AH, eta zorionak! gaur inuxente eguna da eta, inuxentioi

  4. 22 hilabete daramatzagu jo ta ke lanean, eta opor gabe gaude kolapso baten erdian… guk ikusi duguna ikusi izan bazenu ez zinateke txorrada hauek idazten ibiliko. Soinean daramazun arropa horrek ere ez ditu eta giza eskubideak betetzen.

  5. Toque de Queda jarri izan balitz uda ostien,ez giñen Holan ibiliko. Baiña garrantzitsuena da Parranda, Parranda eta Parranda.

  6. Zentro komertzial eta autobusak lehen mailako zerbitzuak dira. Kontzertuak, tabernak eta parrandak, ez.
    Arrasateko udal oposizioa oporretatik iritzia ematen baino hobe dago ixilik.

  7. Maridomingi lehen mailako zerbitzuak dirá eta?hori al da arrazoi bat inork ez kontrolatzeko aforoa?
    Ordutegia luzatzearena…txintik ere ez duzu aipatzen?jaja
    Datorren urterarte Maridomingi

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen