Tasa 2.803ra igo da, ostegunetik igandera 167 positibo izan ostean

7
1476
Positive test result by using rapid test device for COVID-19 virus, novel coronavirus 2019 found in Wuhan, China

Arrasaten ostegunean 24 positibo atzeman ziren, ostiralean 54, larunbatean 53 eta atzo 36. Ondorioz, gure udalerriak gune gorrian jarraitzen du.

Eskualdeko beste udalerrietan, azken 4 egunetan denera positibo kopuru hauek izan dira: Bergaran 117 (tasa 2.267,89), Aretxabaletan 51 (tasa 2.387), Oñatin 67 (tasa 1.386), Eskoriatzan 24 (tasa 3.022), Elgetan 2 (tasa 1061), Antzuolan 5 (tasa 871) eta Aramaion 10 (tasa 2.027).

Asteleheneko boletina

7 IRUZKIN

  1. Lotzagarrixa. Santamasak suspenditxu arren, jendiak jarraitzen dau parrandan eta grupo handixetan juntatzen. Gero ez arritzeko Arrasatek holako datu beldurgarriak eukitzia.

  2. Lotsagarria dana da holako datuekin alkatiak aurpegia ez ematea. Irten zaitez, eman datuak eta herrian ze neurri hartu dien, azalpen batzuk eta eskatu ardura apur. Badakigu eztala bere kulpa, baina gure ordezkaria izanda tokatzen zaio holako egoera berezi baten aurpegia emutia. Eztau gure ez, bere irudia gauza txarrekin erlazionatzia. Medallitak jartzeko bakarrik dauden gobernanteak.

  3. Denok etxera, ez bakarrik euskal presoak. Giltzari bi buelta eman, leihoak eta pertsianak jeitsi. Bi musuko jarri eta Gabonak pasa arte. Aupa Etxebeste! pelikula antzera.

  4. Ni astebukaero hospital albotik pasatzen naiz eta 100 pertsona ba daude %80 10 urtetik beherako haurrak dira.
    Ni gazte bezala asko mintzen nau Arrasaten dagoen Covid tasa, ez dakit gazteak nola konportatzen diren gauetan neu lanaren ondorioz ez naiz asko parrandan ateratzen.

  5. Covida ez da bakarrik parrandatan eta tabernatan kutsatzen , zeinek kontrolatzen du zentro komertzialetan dabitzenak,zergatik ez da ziurt agiriak eskatzen supermerkatu handietan.??

  6. Lotsagarrixa dana da Eusko Jaurlaritzak jarritako neurriak…eta Osakidetza guztiz kolapsauta…Lehen arreta guztiz saturauta, rastreadorien rastrorik bez…hori bai Obrak iteko dirue itxuraz ez da falta….baina gure osasunantzako ardura gure gain…LOTSAGARRIXA!!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen