Arrasatek gune gorrian jarraitzen du. Astelehenera arte tasa 2.422an zegoen, eta ordutik positibo kopuru hauek izan ditugu: astelehenean 48, asteartean 50 eta asteazkenean 61.
Eskualdeko beste herrietan ondoko positibo kopuruak izan dira guztira astelehenetik asteazkenera: Aretxabaletan 55 (tasa 2.514), Bergaran 91 (tasa 2.334), Oñatin 177 (tasa 4.429), Eskoriatzan 33 (tasa 2.705), Aramaion 10 (tasa 2.567), Antzuolan 9 (tasa 1.147), Elgetan 11 (tasa 3.359) eta Leintz Gatzagan 4 (tasa 2.564).