Arrasatek gune gorrian jarraitzen du. Aurreko ostegunean tasa 2.721ean zegoen. Ostegunean 42 positibo atzeman zituzten, 30 ostiralean, 35 larunbatean eta 23 igandean.
Eskualdeko beste udalerrietan guztira ondoko positibo kopuruak izan dira eguenetik domekara: Aretxabaletan 41 (tasa 2.500) , Bergaran 74 (tasa 2.321), Oñatin 180 (tasa 3.095), Antzuolan 8 (tasa 963), Eskoriatzan 20 (tasa 2.827), Elgetan 17 (tasa 2.740), Aramaion 10 (tasa 2.500) eta Leintz Gatzagan 0 (tasa 2.564).