Aurreko tasa 90an zegoen, eta gaurko tasa 151,87an dago, Osasun Sailak jakitera eman duenez. Aurreko astean positibo kopuru hauek izan ziren Arrasaten: Astelehenean 5, asteartean 3, asteazkenean 3, ostegunean 0, ostiralean 3, larunbatean 2 eta igandean 1.
Eskualdeko beste herrietan denera, ondoko kopuruak izan ziren: Aretxabaletan 5 (tasa 112,39an), Eskoriatzan 6 (tasa 193,66an), Bergaran 15 (tasa 182,38an), Oñatin 28 (tasa 686,20ean), Aramaion 0 (tasa 66,89an), Elgetan 0 (tasa 0ean), Antzuolan 0 (tasa 0ean) eta Leintz-Gatzagan 0 (tasa 0ean).