Hika antzerki konpainiak ‘Tarara’ antzezlana taularatuko du igandean, martxoak 20, arratsaldeko 19:30ean Amaia Udal Antzokian. Antzezlanak 70eko hamarkadako Bilboko San Frantzisko auzoa irudikatzen du. Kolore guztiak, maitasuna eta izua esnatzen dira gauez hangokaleetan. Bertan bizi dira gizon gorputzean jaiotako emakumea, alabarik gabeko ama eta amarik gabeko alaba. Auzoan ezer ez da berdina izan hirurek topo egin zutenetik.
Thriller bokazioz jaio ondoren poesiaren dardarak astindutako testua. Inoiz kontatu gabeko hainbat eta hainbat umeren historia da Tarara; erraietarainoko bidaia iniziatikoa, adikzio-sortzailea. Barkamenari buruzko ipuina ere bada, desberdintasunari kantatua, Txanogorritxuk otsoei biolina jotzea lortzen duenean. Josi Alvarado alikantearrak idatzia, SGAEren I Ana Diosdado antzerki lehiaketa irabazi zuen 2019an.




