Tarah Who? taldea izango da bihar Kooltur Ostegunak ekimenean

0
256

Ostegun honetan, apirilak 25, Tarah Who? taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

2006an Frantziatik Los Angelesera salto egin zuen Tarah-k eta han estreinatu zen agertokian. Hasieran bakarrik, gero bikotean eta gerora taldea osatuta. Kantuak eta agertokiko sena barruan zituen aspalditik ateratzeko zain. Poliki-poliki, eta kontzertu asko eginez, melodia, indarra, grungea eta punka batzen dituen proposamen honek lekua hartu du jaialdi handietan (Hellfest, Wheels & Waves Motorcycle Festival…) eta arreta deitu dute.

Hainbat disko bizkarrean, Europatik zehar bira egiten dabiltza haien ‘The Collaboration Project’ disko berria aurkezten, zein Alanis Morrisette-rekin eta L7rekin lan egindako Jason Orme eta Norm Block-ek ekoitzi duten, talde frantses-amerikar honen abaniko zabalaren isla dena. Arrasaten egingo dute geldiunea Euskal Herriko kontzertu bakarrean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen