Udal-gobernuko taldeek (EAJ-PNV eta PSE) ez dute eskaera onartu, TAOaren abiatzea “parte-hartze prozesuarekin, herriarekin ikuspegitik eta herriarentzako egin delako”.
Bideoa: Udala.
Elkarrekin Arrasatek Udal Batzordeetan eskaera bat aurkeztu izan du, eta gaur Udalbatzan aurkeztu du.
“Gai honen inguruko moratoria bat eskatzen dugu, herri honi ekarri dion ezinegonagatik. Moratoria eta herri-galdeketa edo parte-hartze prozesu bana eskatzen diogu Udal-gobernuari”.
Udal-gobernuko taldeek erantzun dute TAOa abiatzeko “parte-hartze prozesuarekin egin dela, herriarekin ikuspegitik eta herriarentzako. Ez dugu bat-egiten zuk egiten duzun eskariarekin”.